2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

Konstituzio Aldaketak

Azken hilabeteetan Gose Naiz kolektiboak eraso larriak jaso izan ditu sistematikoki. Zer da ba larriena eta bertako kideengandik etorritakoak izan dira txarrenak. Kanpora harriak botatzen hasi orduko etxea apaindu behar izaten denez, konstituzioan sistematikoki urratuak izan diren puntuak ageri dira jarraian, baita Konstituzioan eman diren aldaketak ere

Aldaketak ikusteko Konstituzioa atalera joan beharko da.

Disziplina eza.

Jatorduaren inguruko ikamikak dira arazo hau hobekien isladatzen dutenak. "Condensed Guys" kolektibotik dator zuzenean erasoa. "Susanistak" izenez ere ezagutzen dira, Gose Naiz kolektiboa barnetik apurrarazteko asmoarekin. Gose-a arma bezela erabiltzea guztiz onarteziña dela deritzogu. Zeharkako abisu asko ere jaso izan dira arazo honen inguruko kontzientziazioa garatzeko:



Horrela. GNT-Konstituzioko 5. artikulua hedatu da.

Hangout-ekiko kompromezua.

Nahiz eta azken hilabeteetan beste herraminta teknologiko batzuk erabiltzeko proposamenak luzatu diren (telegram, halo...), gaur egun behintzat Hangout-ek jarraitzen du GNT-aren barne komunikaziorako defektuzko tresna. Horrela, egunean zeharreko momentu klabeen orduko (bazkalordua adibidez), Hangout-a bisitatzea gomendatzen da taldearen bateratasuna bermatzeko.

12:49an Revolutionek Mattingun-eri "bazkal ordu da gazte, mauri" esan eta azen honek orduan Hangouta begitzea bezalako jarrerak
ekidin behar dira, behargabeko atzerapenak sortzen baititu.

12:53ena oraindik "Condensed Guys"-en berririk ez izatea gogorki penalizatuko den errebeldia akzio bezela kontsideratuz, 3 minutuko tartea ezartzen da unanimitatez "upper limit" bezela.

Bestalde, nahiz eta barne distribuziorako tresna izan, Hangout-ak ere kriterio zientifikoa du oinarri eta ez da onartuko "Topological matter and topological phase transitions is particle physics" bezelako esaldiak. Bizikidetza egian oinarritu behar da eta esperimentalki frogatutako izateak erabili.

Horrela. GNT-Konstituzioko 6. artikulua hedatu da.

EGUN ON nahiz eta arratsaldea izan: barne kode berria.

Barru adierarekin batera,  EGUN ON hitza ere onartu da partaideekin izandako barne eztabaida luzearen ondorio. Horrela, bi adierak izango dira onartuak baina bata ere ez hobetsia. Hala ere, puntu hau laister berrikuziarazi beharko da. EGUN ON hitza onartzearen arrazoietako bat identifikazio azkarrarena izan bada ere, sortzaileak zein partaideek "phi-degeneracy" delako propietatea erakusten duela argudiatzen dute. Koordenatu esferikoei dagokionez Theta=90 planoan higitzen diren "atentzio puntuak" phi-rekiko menpekotasuna erakusten dute, adierazle endakatu bezela uler daitekeena.

Horrela. GNT-Konstituzioko 10. artikulua hedatu da.

B-Hangout-a. Betrayalismoa eta Kafe ordua

Onartu behar da, aldaketa honen aurretik GNT-aren konstituzioan ez zegoela goizeko kafe orduaren inongo espezifikazio zehatzik, "time invariant coffie time" edo "time degeneracy"-a erakusten zuen "coffie time"a genuelarik.

Hala ere, eta ofizialtasunetik at sortutako "Betrayal Coffie" taldearen eragina nabaria izan da GNT-aren barneko kideen artean. Errepresioa ere izandu da B-horren sorreraren erantzule baina inoz ere ez da justifikagarria izango. Hostalaritzako orduak dira erabaki gune nagusia eta bertan plazaratu behar dira kezka eta arazoak. Estraperloko jarrerek GNT-aren bateratasuna kolokan jartzen dute eta munduarekin dugun konpromezu ikerkatzailea ahularazi.

Edonola ere, GNT-ak garai berrietara egokitzen ere jakin behar du. Gazteen erreleboak arazo diziplinarioak ekarri dituen arren, aize freskoa ere eman die GNT-ari eta beharbada, kafe orduarekin zegoen arazoa era natural batean agertu da. Konfrontaziotik laguntasunera egindako salto honetan, Betrayal kafe honeri bere izaera guridikoa ematen zaio, beti ere B-Hangout-a desagerrarazteko konpromezuarekin eta kafe betrayalak eta leyalak "Gose Naiz" hangoutean notifikatzeko hautuarekin.

Horrela. GNT-Konstituzioko 16. artikulua sortu da nun kafe orduak eta hauen gestioa erregulatzen den..

San Fakul 2015

Berriz ere, urtero bezela 15SFC arrakastatsua izan zen.  Bazkal orduko poteoa Campusetik zehar, bazkaria Solaetxen;


Tripa ederki bete ostean etorri zen janari guzti hau bajatzeko ordua. Campusera buelta gogorra izan bazen ere, etzen umorerik falta izan eta giro alaien egin zen buelta:


Ondoren etorri zena, jakina den arren hobe dugu mentzio berezirik ez egitea. Hala ere, beti pasa ohi den bezela, etxera joateko ordua heltzen denean momentu gazi gozoak bizi izan ohi dira. Momentu horien testigantza krudela ondorengo bideoan ikus daiteke:


Penak etsituta, etxera joateko ideiari ezin eutsi eta gendeak txarretik jo zuen. Anbito pertsonaleko erasoak ez ziren falta izan. Atsekabeturik ikusten den Luigiri "guapo" deitu ostean Iñibarruk izandako erreakzioak momentu hauen gogortasunaren inguruko ideia bat egiteko balio du.

Zorionez, datorren urtean ere berriro izango dugu aukera egun honetaz gozatzeko!!!

Lasiter arte SFC16!!! Zure zain egongo garaaaaaaa!!!

2015(e)ko urriaren 2(a), ostirala

Ipso Facto Rejection

"Gose naiz Taldea" (GNT) -ren blog honen sorrera ezin daiteke ulertu Ipso Facto Rejection kontzeptua zer den jakin gabe.

Hasierako nahia GNT-aren Wikipediako sarrera bat sortzea zen arren, ezinezkoa izan zitzaigun, artikuluak onartzeko prozesu berri bat dela medio. Wikipediako sarrera egiteaz batera, Ipso Facto Rejection "peer review" prosezuarekin egin giñen topo. Minutu gutxitara, Xabier Armendaritzen mezua jaso genuen, artikulua ezabatzea proposatu zelan esanez. Aurrera egin genuen hala ere, berehala Wikipediako artikulua sortuz.



Segundu gutxiren buruan Ipso Facto Rejection delako erabakia jaso genuen.


Horrela, artikulua ezabatua izan zen, bertatik blog-a sortzearen ideia sortu zelarik Armendaritzen gomendioa medio.

2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

San Fakul 2015

Hemen da berriz ere 15SFC San Fakul egun handia, 2012.eko urtean izandako eztabaida askoren ondoren, azkenik "San Fakul" adiera hobetsi zen Alberto Magno Deunaren egunari erreferentzia egiteko (J. Perez-Birraren omenez). 14SFC arrakastatsuari erreparatzea besterik ez da behar egun honen handitasunaz jabetzeko:



Haurten ere, parrandarako eta elkarrekintza sozialerako aukera paregabea izango dugu 2015.eko Azaroaren 12an, osteguna. Egitaraua finkatzeko dagoen arren, aurki izango duzue informazio gehiago. Hala ere, betiko moduan, poteoa, bazkari eta mus txapelketak ez dira faltako, noski!


Animatu San Fuck Cool-era! 15SFC! Sentitu 15SFC!