2015(e)ko urriaren 2(a), ostirala

Ipso Facto Rejection

"Gose naiz Taldea" (GNT) -ren blog honen sorrera ezin daiteke ulertu Ipso Facto Rejection kontzeptua zer den jakin gabe.

Hasierako nahia GNT-aren Wikipediako sarrera bat sortzea zen arren, ezinezkoa izan zitzaigun, artikuluak onartzeko prozesu berri bat dela medio. Wikipediako sarrera egiteaz batera, Ipso Facto Rejection "peer review" prosezuarekin egin giñen topo. Minutu gutxitara, Xabier Armendaritzen mezua jaso genuen, artikulua ezabatzea proposatu zelan esanez. Aurrera egin genuen hala ere, berehala Wikipediako artikulua sortuz.



Segundu gutxiren buruan Ipso Facto Rejection delako erabakia jaso genuen.


Horrela, artikulua ezabatua izan zen, bertatik blog-a sortzearen ideia sortu zelarik Armendaritzen gomendioa medio.

2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

San Fakul 2015

Hemen da berriz ere 15SFC San Fakul egun handia, 2012.eko urtean izandako eztabaida askoren ondoren, azkenik "San Fakul" adiera hobetsi zen Alberto Magno Deunaren egunari erreferentzia egiteko (J. Perez-Birraren omenez). 14SFC arrakastatsuari erreparatzea besterik ez da behar egun honen handitasunaz jabetzeko:



Haurten ere, parrandarako eta elkarrekintza sozialerako aukera paregabea izango dugu 2015.eko Azaroaren 12an, osteguna. Egitaraua finkatzeko dagoen arren, aurki izango duzue informazio gehiago. Hala ere, betiko moduan, poteoa, bazkari eta mus txapelketak ez dira faltako, noski!


Animatu San Fuck Cool-era! 15SFC! Sentitu 15SFC!