Historia

Sorrera eta Historia

Fisikako ikasketak bukatu eta doktoretza programan inskribatzeko testuinguruan kokatu behar da “Gose Naiz” filosofia. 2012.eko urtean, Fisikako gradua/lizentizatura bukatu zuten gazte talde batek, hurrengo urteetarako elkargune bat sortzearen beharrizana ikusi zuten. Bertan, sozializazioa, bazkalorduak eta baita atseden aldiak ezinbesteko zutabe bezala identifikatu ziren ikerlari ibilbidea sendotzeko.

Horrela, hitzetik ekintzetara pasatu eta “Gose Naiz” izeneko talde bat sortzeari ekin zioten, elkargune honi dimentsio fisiko bat eman nahiean. Talde honen hasierako kopuru urria, azkar asko hasi zen eta hilabete batzuen buruan, ezibesteko tresna bilakatu zen elkar-komunikaziorako. Puntu honetatik aurrera, talde honen garrantzia geroz eta handiagoa bilakatu zen, ekintza sozialen bidegarritasuna baldintzatzeraino.

Hala ere, garapen azkar hau, aplikazio ezberdinen bateragarritasun ezarekin egin zuen topo. Informazioaren berahalakotasuna, ezinbestekoa bilakatu zen ekintzen antolakuntza eta ezagutzarako, baita partaide bakoitzak taldearen barruan zuen posizioa sendotzeko. Teknologia atzeratuek (Whatsappa lez), oztopo bezela identifikatu ziren informazioaren kudeaketa honetan eta eztabaida askoren ostean, hangouts-eko “Gose Naiz” taldea sortu zen. Azken honekin, informazioaren berahalakotasuna guztiz bermatuta gelditu zen, gaur egun, talde hau delarik aktiboena.

Hala ere, teknologia berri guzti honen erabilerak ere, bere arazoak ekarri zituen. Komunikazioaren hobekuntza nabari bat suposatu arren, egia da ere, talde honek zabor-informazioa edo “spam” informazioaren eraso latzak jaso izan zituela, guzti horren kudeaketa 2014-2015 tartean ezinbesteko erronka bilakatu delarik.

Arazo hau sahieste aldera, espontaneoki sortutako legedia bat garatu zen. 2015.eko Irailaren 24an, urte berriaren hasierak eragindako taldearen handitzeak suposatu zuen birkudeaketaren beharrak bultzatuta, konstituzio honen lehen iritzi proposamenak bota ziren, eta eztabaida interno baten ondoren kontsolidatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina