"Gose Naiz" Konstituzioa

Gose Naiz-eko Konstituzioa

2015.eko Irailaren 21ean, Iakobik, Leioako fisikaren zirkuluetan pisu handiko kide batek, talde txiki paralelo bat sortu zuen “Gose Naizeko” zenbait partaideekin batera. Hasiera batean, garrantzi bako ekintza lez har zitekeena, konstituzio horren jaiotza suposatuko zuen ekintza izan zen. Irailaren 24ean, “Gose Naiz”en talde berri hau barnebiltzeko erabakia hartu zen, informazio iturri anitzak bateratzeko nahiean (GUT filosofiarekin bat). Horrela Iakobi “Gose Naiz”eko kidea izatera pasatu zen. Egun horretan bertan, kide historiko berriaren harreraren eraginez, akzio espontaneo batean, “Gose Naiz”eko konstituzioa sortu zen. Honako hauek izan ziren aho batez onartutako puntuak:
1) Lurralde honetako hizkuntza ofiziala euskara da.
2) Taldera sartu berri batek ezin ditu aurreko mezuak irakurri, onartzearen inguruko informazio klasifikatua egon daiteke eta.
3) Bakoitzak bere intereseko gauzekin espameatu dezake gehienez astean hirutan
4) Talde hau 9gag-ek babestuta dago. http://9gag.com/
5) Nahiz eta egunero 12:50tan gelditu bazkaltzeko, egunero gogorarazi behar izango da Hangouts bitartzez, badaezpada. EZ DA BERANDU HELTZE SISTEMATIKORIK ONARTUKO. Gosea arma bezela erabiltzen duenak gose-komisioan eman beharko ditu azalpena eta GNT-k behar diren neurriak hartuko ditu.
6) 12:35 dirienean, sistematikoki Axisko bazkaltzera joan beharko garela esaten hasiko da. Beranduenez 12:45etan norbaitek jatera joateko galdetu beharko du.  Bazkaltzeko 1s berandu joan ezkero, Hangout bidez jakinarazi beharko da, nahiz eta segundu hori iada pasatu. Hangouta-a ez da spameatzeko bakarrik. GNT taldekideek eguneko momentu klabeen aurretik ikusi beharko dute hangouta (janari orduan adibidez). Aldez aurretik ikuste horrek, GNT-aren inguruko egoeraren ikuspegi eguneratua izatea ahalbideratzen du.

6.1 Gehienezko itxarote denbora, 3 minutukoa izango da bazkalorduaren kasuan. Hau da 12:53 an sarreran ez dagoenak, bere ekitzen erantzunkizunak onartu beharko ditu.
7) Goizetako kafe ronda ere derrigorrezkoa da, Johansen-en "Jonen zain gaude" komentarioa barne.
8) El correo gorroto dugu baina irakurri egin behar da. Bestalde, hangoutean lotsagarriak diren artikuluak komentatzea ere derrigorrezkoa izango da.
9)  John Murgu da talde honen etsai nagusia eta Revolution bere haterrik handiena. Fucking Murgu!
10) Neskaren bat ondo dagoela edo jartzen gaituela esateko "barru" adiera hobetsiko da. EGUN ON- adiera ere onartzen da nahiz eta "phy-degeneracy" propietatea eduki. Hurrengo eguneraketan apurtuko da endakapen hau.
11) Ezin da lurralde honetako nazionalitadea galdu, independizatzen direnak (Hawkin, Ortulari, Sekito...) nazionalidadea mantentzen dute, europarra barne.
12) Hostalaritza da talde honetako janari-gunea defektuz. Hostalaritza zabaliik izanda beste leku baten jateko proposamena burla bezela hartu daiteke eta reinzidentea izanez gero, kaleratzea suposa lezake!
13) Talde honetan ezin da bokatan jateko apologiarik egin. Zentsura instantaneoa izango da TEORIKOKI! (Goizeko kaferako bakarrik)
14) Baten batek hitzaldi bat ematen duenean, taldekoek galdetu eta hizlariak report bat egin beharko du
15) Norbaitek "hala, lanera" esaten duenean denak isildu egin beharko dira.

16) GNT-ren hobebeharrez eta taldearen bateragarritasuna bermatzeko, Susanisten Betrayal-Coffie ordua onartzea erabaki da. Horrela aurrerantzean goizeko bi kafe ordu egongo dira.

16.1) Betrayal-Coffie: 8:45 - 9:50 tartean hartzen den kafe oro, Betrayal-Coffie bezela onartuko da.

16.2) Leyal-Coffie: 9:50 - 10:20 tartean hartzen den kafe oro Leyal-Coffie bezela onartuko da.

16.3) Bi kafeak izango dira, aurrerantzean kafe ordu ofizialak eta bateko eta besteko taldekideeak elkar errespetatu beharko dira. Hala ere, Gose Naiz hangoutean notifikatu beharko dira bi kafe nahaiak. B-hangoutaren erabilera beraz, debekatuta gelditzen da eta beraren erabilerak garesti ordainduko da (kafeak pagatuz, baina hostalaritzako garestiak).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina