Ekintzak, Partehartzea eta Helburuak

“San Fakul” Ebentu Soziala




Azaroaren 14a, zientzialarien patroi den San Alberto Magno eguna ospatzen da mundu osoan. Zientzia eta Teknologia fakultatea izaki, aste hortako ostiraletan jai eguna izan ohi da.  “Gose Naiz” taldearen testuinguru naturala zientzia den ehinenan, Alberto Magno egun hau bere jai egun gisa hartu eta “San Fakul” izenaz barneratu zuen 2012.ean. Egun honen hasiera, eberdi alderako bilkura eta Garai kafetegiko “poteo” txiki batetik hasten da. Jarraian Solaetxe jatetxean batzen dira taldekideak, bazkal ostean museko partidaren ordua izaten delarik patxaranarekin lagunduta beti ere. Arratsaldean, Bilbo aldean jarraitzen du ospakizunak, Somera kalean zehazki, eta ordu txikietan Bilboko Kafe Antzokiara mugitzen da jaia. “Gose Naiz” taldearen ekintza honen arrakasta dela eta, esan beharra dago taldetik kanpoko fisikariak ere batu dituela ebentu honek, behin eta berriz, ebentu sozialetan talde honek duen pisua berretsiz.





Lortutako Sariak
“Gose Naiz” taldearen ekintza eremuak, taldetik haratago doazen ekintzak ere barnebiltzen ditu, bertan bloke bezala parte duelarik. Horren harira, 2014. eko abenduaren 3an, euskararen egunaren inguruan hostalaritza eskolak ospatu zuen “Lelo Txapelketan” saritua izan zela azpimarratu behar da. Sari modura taldekideak Lukitxene goi mailako jatetxean bazkaltzeko gonbidapena bat jaso zuten. Sari hau, taldearen barneko beste ebentu sozial baten aukera gisa ikusi zen, aurrerantzean “Lelo Txapelketa” hau, ezibesteko zita bilakatu 
delarik.




Etorkizuna eta Erronkak.

Talde honek, bere sorreratik duen erronka nagusienetarikoa genero ezberdintasunean datza. Sorreratik ikusi zitekeen arazo honen inguruko garrantziak, beste dimentsio bat hartu du azken urtean, partaide berrien ekarpenak direla medio, batez ere Iñibarruren erreflexioak eraginda.

Bestalde, hostalaritzaren zerbitzuaren inguruko menpekotasuna apurtu behar izanaren zioa ere hor dago. Puntu honek, tentsio handiak sortzen ditu taldearen barruan, eta uda aurrera doan ehinean sesezio puntualak sor ditzake. Kafetegian, bokatan zein baserrira jatearen inguruko proposamenen artean izaten da matraka gehienbat. Taldearen etorkizunerako, ezibestekoa izango da gai honen inguruko kriterio sendo bat finkatzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina