Nortzuk gara?

“Gose naiz”, 2012.eko udaberri aldera sortutako talde erreferente bat da. Bertako partaideek ikerkuntzaren munduan ezinbestekoak diren ebentu sozialen inguruan eztabaidatzen dute, iritziak partekatu eta noski, ebentu sozial hauen gaineko hitzorduak ezarri. Gaur egun, hamar kidetik goraz osatutako barne sare bat da, bere baliagarritasuna ezinbestekoa izanik ikerkuntzaren testuinguran. “Gose Naiz” izenak ez dio jateari bakarrik erreferentzia egiten, baizik eta taldekideek bizitzarekiko duten jarreren alegoriari alegia.


Partaideak


Taldearen sorrera 2012.eko udaberrian kokatzen da. Ikerkuntzarekin lotuta, elkarrekintza sozialerako beharrak bultzatuta, Axiskok “Gose Naiz” taldea sortzeari ekin zion 2012.eko Martxoaren 28an. Hasierako Johansen eta Axisko partaideei, berehala batu zitzaien Simontzeli kidea. Gerora, Revolution eta Hawking ere batu ziren eta Sekitorekin bosteko zifra gainditu zuen taldeak. 2013. urtean, talde honen erabilgarritasunaren hedapena zela medio, Goiri eta Ortulari kideak batu ziren, departamentu ezberdinen arteko harramenetarako tresna nagusia bilakatu zelarik. 2014-2015.urteko kurtsoan, errelebo generazionalarekin egin zuen topo lehen aldiz “Gose Naiz” taldeak, Iñibarru, Mattingun eta Iturrietaren batzearekin. Iakobiren barneratzeak, geroago ikusiko den bezala, ezinbesteko ekarpena suposatu zuen talde honen izaera juridikoa osatze aldera.


2 iruzkin:

  1. Kaiso. Tema politikoak ikutzen dituzu? Zientzia Politikoak egiten ditut eta apenas euskeraz dakit eta politika ni puta idea ere. Behar dut leku bat ideiak hartzeko, bestela lehenengo urtean ya penkatuko dut. Mila esker.

    ErantzunEzabatu